2015-12-12

Altzoango Tailerra

Haurrak bakarrik sartu dira tailerrean, gurasorik gabe.

Material berri bat eskeini nahi diet jolasteko.

Lur-ek ezagutzen du: "nere aitonak bizarra mozten duenean sudur puntan jartzen dit".



Bi baldintza hauek, gurasorik gabeko tailerra eta material ezagun-ezezagunak, saio desberdin bat eragiten dute.

Lenengo momentua, (materiala bere potetik atera behar dutela, nola atera behar duten aztertu
eta libre direla pote guztiak hustutzeko ohartzen diren bitartean), bihurrikeri bat bezela bizitzen dute.


Segidan, bere jokoetan murgiltzen dira, zentzumen-jokoak, sakonak, bata bestearen segidan,

 geldialdirik gabe.



Ia lehenengo momentutik aparrak haurrak xurgatu ditu eta pixkanaka pixkanaka desagertzen joan da.



Saio motza eta sakona izan da, eztanda bat bezela.






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina