Ikerketa Tailerra :
1-3 eta 3-6 urte bitarteko haurrei zuzendua.
Mugarik gabe eta askatasun osoz jarduteko espazio bat da.
1-3 eta 3-6 urte bitarteko haurrei zuzendua.
Mugarik gabe eta askatasun osoz jarduteko espazio bat da.
Material
ezberdinak erabiltzen ditugu, batzuk ohikoak arte plastikoaren
eremuan, eta beste
batzuk egunerokotasunekoak bere ohiko testuingurutik atera eta
proposamenera egokituak.
Tailer-saioentan
interesgarriena prozesua da, bidea, esperientzia eta ez hainbeste azken
emaitza; helburua ez da obra bikainen sorkuntza.
Tailer Askea:
3 urtetik gorako haurrei zuzendua.
Tailer Askea sormen eta adierazpen plastikoarenganako hurbilpen-ekintzak eskaintzen dituen eremu bat da.3 urtetik gorako haurrei zuzendua.
Haur bakoitzak, gehien erakartzen duen praktika artistikoa landu ahal izango du, norberaren erritmo eta jakin-minari jarraituz.
Momentu puntualetan, bakoitzaren eskaeraren arabera, teknika eta prozedura desberdinak ikasi ahal izango dituzte.
Istorioegileak :

Lau egunetako tailerra.
Istorioegileak tailerrean, haurrak, joku askean eta bere egunerokoan istorioak asmatzeko daukan joerari jarraipen bat eman nahi diogu eta kollage teknikaz baliatuz forma eman.
Artista Liburua :

6-9 urte bitarteko haurrei zuzendua.
Lau egunetako tailerra.
Ba al dakizu zer den Artista Liburu Bat? Liburua euskarri moduan duen artelan bat da.
Artista
Liburu
tailerrean haurren kuriositatearen hariari jarraituz eta
liburua euskarri bezela erabiliz, ale
bakarreko Artista Liburuak sortzen ditugu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina