2015-11-06

Altzoango tailerra

Lurra, buruzbera jarritako plastikozko edalontziz josita dago.
Gainera,aparte, plastikozko ahotzak, guraize, zeloa, soka puskak, rotulagailuak eta argizari margoak geitu ditugu proposamenean.

Haurrak sartu eta plastikuzko edalontzien espazioa inguratu dute, geldik, isilean, begira.
Gure keinu baten zain daudela dirudi: "bat, bi eta hiru!"
Oinak edalontzi artean jarriz, kontu haundiz, barrura sartzen dira eta denon artean edalontzi ezberdinak banatzen dituzte, ahotzak banatu, beste material guztia hartu eta bazterturik zeuden mahaietan esertzen dira lanera.

Sarrera txukun eta neurritsua izan da, oso razionala.

Askotan gertatzen zaigun bezela, gure espektatibak ez dira momentuan gertatzen denaren ispilu.
Lenengo bihozkadan, gure barruan daukagun haur horrek momentu horretan egingo lukena, edalontziekin lurrean beste joku mota bat esperimentatzea izango zen: oinekin zapaldu eta lehertu forma eta soinu ezberdinak probatzeko.
Horretarako prestatua zegoela zirudien...

Behin mahai gainean eserita, material guztia txukun txukun eskura zutela, helduen laguntza eskatu zuten bere buruan imaginatu zuten hori sortzeko, moztu, itsatsi eta zulatzeko; "gauza errealak" sortzeko.

Giro polita sortu zen guraso-haurren arteko lanean.

Eta momentu konkretu batean, giro lasai baten erdian, haur bat hasi eta gero guztien artean, lurrean gelditzen ziren edalontzi guztiak oinekin zapaldu eta lehertu, (parentesi baten barruan bezela), eta bere lanarekin jarraitu zuten,


Hau da gertatu zenaren kronika? edo nere bizipena.

Honi buruz hitzegin genuen pixka bat eta ondorio batzuk atera ditzakegu baina benetan argi izan behar duguna (edo ez), zera da, zer tailer mota egin nahi dugun, zer lortu nahi dugun:
esperimentazio tailer bat edo guraso eta haurren arteko lanerako gune bat...edo biak.

Guretzat (helduentzat) izan daiteke ere esperimentazio tailer bat, hau da, gauza ezberdinak, formula ezberdinak probatu eta bizitzeko ...eta ikusteko.

Oraingoz eta eztabaida txiki horren ondorioz, hurrengo saioan haurrak bakarrik egotea pentsatu dugu, gurasoak kanpoan geldituz, 
eta ikusiko dugu...



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina