AURKEZPENA/presentación





SorMeNSeNa artearekiko irrika duten eta ikerketa nahiz sormen askeko tailerretan esperientzia duten bi emakumek osatzen dugu.
Sormen-sena sustatu nahi dugu, horretarako tresnak eta sormen askerako eremu bat eskainiz.

Somos SorMeNSeNa: la unión de dos mujeres con inquietudes artísticas y con experiencia en talleres de exploración y de libre creación.
Pretendemos alimentar el instinto creativo proporcionando herramientas y un ámbito para la exploración de la libre creación.



Naiara Delgado Pérez ( Andoain 1981 )

  Artista eta irakaslea. Arte Ederretan lizentziatua ( EHU, Leioa) marrazketa, pintura eta eskultura arloetan. Ondoren, Infografiako ikasketak eta praktikak egin zituen ( Escivi, Andoain ).
2.008an Ikaztegietako Haur Eskolan, plastikako praktikak egin ondoren berak sortutako "Sartutasortu" Arte Tailerra iriki zuen Tolosan ( www.sartutasortu.blogspot.com ). Bertan hiru urtez  marrazketa, pintura eta eskulturako tailer askeak eskeini zituen haur etas helduei. Baita ere 1-4 urteko haurrei  Ikerketa Tailerrak Miren Fagoagakin batera.
Tailerra itxi ondoren, Leitza eta Tolosaldeak herri ezberdinetan  egin du lana Arte Tailer Askeak emanaz. 
Bitartean bere artista lanetan ibili da marrazkiak eta margolanak egiten eta Gipuzkoako hainbat herritan  banakako eta taldeko erakusketak jartzen. Komikigintzako ikastaroak egin ditu ere ( Hernani eta Tolosa ) bere ikasketak osatzeko.

www.sartutasortu.blogspot.com
www.naiaradelgado.blogspot.com


 Miren Fagoaga Irurtia ( Leitza 1971)

Arte Plastikoen Diseinua eta Eskultura Teknikak, Egurrean espezializatua. Debako, Iruñeko eta Burgos-ko arte eskoletan ikasia.

Zur Lanketa eta Altzarien Errestaurazio ikastaroetan monitore bezela aritua leku ezberdinetan urte anitzez.

Heziketarekin zerikusia duten ikastaro eta mintegietan parte artu dut: “Reggio Emilia, 0-6 udal haur eskolak” mintegia, “Dialogos sobre la educación” Ikaskuntza Taldea Formakuntza eta garapen profesionalerako ekimena (Loris Malaguzzi Nazioarteko Gunea), “Educación Artística” mintegia, “Mundua Jolasean”, “Expresión corporal y Juego dramático”

Loris Malaguzzi-ren pedagogia jarraitzen duen haur eskola batetan, Adierazpen Plastiko Tailerreko Arduradun, tailerista, lanean 6 urtez aritua.

Ondoren, Naiara Delgado-rekin batera, Sormensena Arte Tailer Askeak, sortu eta Ikerketa Tailerrak, Tailer Askeak eta Istorioegile Tailerrak egin ditugu Leitza eta Tolosaldea-ko herri ezberdinetan.