Taller Libre de Arte itinerante para el desarrollo de la creatividad.Sormenaren garapenerako, Arte Tailer Aske eta ibiltaria.
2011-07-23
Tailer Askeak Leitzan
3. ASTEA: Aste honetan HAIZEA izan da gaia. Lehenengo proposamena haizea irudikatzea izan da eta bakoitzak bere irudimena erabiliz marrazkiak sortu ditu.
Ondoren denen ideiak bateratuta bi marrazki handi egin dituzte bi taldetan banatuta. Zaharrenek marrazkiari eman diote garrantzi gehiago, txikienek ordea, margotzeari ekin diote segituan.
Haizearen ildotik jarraitzen eskultura mugikorrak eraiki dituzte berziklatzeko materialekin eta naturatik jasotakoekin.
Aske duten egunetan beste eraikuntza batzu sortu dituzte, gehienetan berziklatzeko materialak eta irudimena erabiliz.
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina