2011-11-06

Material Zaharrez Sortutako Joko Berriak

Gure tailerretako saioetan, beti, material ugari eta ezberdinak eskeintzen saiatzen gera.
Mota guztietako materialak, batzuk "ohikoak" arte plastikoen eremuan, beste batzuk, bere ohiko testungurutik aterata.
Material ugaritasunak aberasgarriago egin dezake saioa, sormenerako aukerak ugal ditzake...edo ez?
Argi dagoena zera da, irudimenaz, edozein material bilakatu daiteke sormen lana.
Askotan ikusi ditugu gure saioetan, haurrek birziklatzeko materialaz sortutako irudiak
eta irudi horiek lantzean sortutako jokuak. 
Formak, neurriak eta itxurak emandako jokuak.
Hau da bere hizkuntza, haurren hizkuntza: jolasa, 
eta hau da ere sormenaren hizkuntza.

Guixot de 8 taldea ezagutzen duzue? irudimen haundiz egindako jokuak sortzen dituzte, birziklatzeko materiala erabiliz, hau da, berak dioten bezela "jocs nous fets a partir de materials vells" material zaharrez sortutako joko berriak.
Bere Tailerra eskoletatik joaten diren haur taldeei irekita dago eta "Taller de Creació de jocs" proposatzen diete.
Bere horrialdean, egiten duten lana ikus daiteke... www.guixotde8.com

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina