Tailer Askeen bitartez sormenarekin zerikusia duten alderdi asko lantzen dira. Are gehiago Leitzako kasuan bezela prozesu luzeak lantzen direnean, hau da, Tailerrak hiru hilabete edo gehiago irauten dutenean.
Sormenarekin zerikusia duten alderdi horietako bi, oinarrizkoaenak, autonomia eta iniziatiba dira.
Haur bakoitzak bere ideiak aurrera eramateko behar dituen erreminta eta baliabideak bere kabuz erabiltzeko moduko autonomia.
Bakoitzak bere ideiak sortu eta lantzeko iniziatiba.
Ideia hauek, batzuetan aldez aurretik pentsatu edo landutakoak dira, beste batzuetan berriz jolasaren bidez bat-batean sortutakoak.
Aste honetako saioan antzezlan bat ikusteko aukera izan dugu bat- batean sortutako ideien artean.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina