2011-10-05

Buruhaundien Laborategia

Aldabako Jaietan Buruhaundien Laborategia egin genuen.
Asko dira kartoizko kutxa batek ematen dituen jolasteko aukerak.
Horietako bat, betidanik, buruhaundia sortzea izan da: kartoizko kutxa bat eta bi zulo nahikoak dira inguruko haur guztiak jolasean, laisterka, harrapaketan hasteko.
Buruhaundien Laborategian, jolasa, buruan kutxa jarri baino lehenago hasi zen.
Birziklatzeko materialez egindako sudurrak, belarriak, adarrak, bekainak...jartzeko, sortzeko, asmatzeko orduan.
Konbinazio ezberdinak, materialak erabiltzeko era ezberdinak, koloreak aukeratzeko irizpide ezberdinak...

 Bakarka edo talde lanean, azkenean, bakoitzak bere buruhaundia eraiki zuen.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina